Azaroak 30ean Imanol etorri zen liburuen altxorrarekin eta astelehenean, urtarrialk 25ean, berriro haien bila dator.
Liburuak aurkeztu genituenean, agur festa batekin bukatuko genuela esan genien beste ikasleei eta, horixe bera egin dugu ostiral honetan.
Gelako ikasleok 8ko bitaldetan banatu eta jolasak antolatu ditugu HH ko ikasleentzat alde batetik eta, LH ko ikasleentzat bestetik.
HHko ikasleak gimnasiora eraman ditugu eta bertan 4 txoko ezberdinetan beste hainbeste jolas antolatu ditugu. Bukaeran, 2 eta 3 urteko gelan altxorra bilatu beharra izan dute eta irakurritako liburutaz eta goxoki bana janez bukatu dute festa.
LHko ikasleei "altxorraren jolasa" antolatu diegu herrian zehar. Altxorra gure gela inguruan zegoen eta, aurkitu dutenean, hainbat ikaslek irakurri duten liburuak kontatu dizkigute. Azkenik, goxoki bana janez errekreora joan gara denok.
Ederki pasa dugu!
.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina