Lehenik, Zubietara joan ginen eta han Amets Bat izeneko programan parte hartu dugu. Lehenik instalazio guztiak ikusi genituen eta Errealaren bideoa bat. Jarraian, 7. zelaira igo eta lehen taldearen entrenamentua jarraitu genuen. Asko animatu genituen. Entrenaldia amaitu aurretik harmaila nagusien gainean dagoen gelara joan ginen eta monitorrekin jolas bat burutu genuen.
Azkenik, Agirretxe eta Granero agertu ziren eta hainbat galdera luzatu genizkien. Eskola bakoitzari beraiek sinatutako Errealaren bandera bana oparitu ziguten. Gero, eskolaz-eskola, txandaka argazkiak atera eta kanpora atera ginen. Harmailetan bazkaldu genuen.
Bazkaldutakoan, Donostiako Aquariumera joan ginen. berandu iritsi ginen eta gauzak azkar antzean ikusi behar izan genituen. Primeran pasa genuen.
Errezilera bostak eta erditan iritsi ginen egun eder bat pasa ondoren.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina