2016-01-23

TXANGOA: EUREKA museoa eta Izotz Jauregia

Urtarrilaren 8an, Lehen Hezkuntzako ikasleok bi leku hauetara egin genuen irteera.

Hirugarren zikloko ikasleok museoan zehar ikustaldi bat egin genuen monitore baten gidaritzapean. Argia eta argindarraren atalak ikusi genituen gehien bat.  Hamaiketan, dinosaurioen inguruko proiekzio bat ikusi genuen. Asko gustatu zitzaigun. Azkenik, hamabietan, "Kimikaren magia" izeneko tailerra egin genuen. Bertan hainbat esperimentu ikusi genituen eta gauza asko ikasi genituen "azidotasuna, ur azaleko tentsioa, airearen presioa eta hainbat gaien" inguruan.

Museoaren kanpoaldean bazkaldu ondoren, Izotz Jauregira joan ginen izotz gainean patinatzera. Ikastaro bat egin ondoren, jolas librean utzi ziguten. Bukaeran, gure adineko patinatzaile batzuk ere entrenatzen  ikusi genituen.

iruzkinik ez: