Joan den asteartean, otsailak 8, "Entzun Energiaren Ahotsa" kanpainaren barruan, Borondegin izan zen ekitaldian parte hartu genuen geuk ere, Azkoitiko eta Azpeitiko ikastetxeekin batera.
Energia aurreztea du helburu Euronet 50/50 proiektuak, eta ikastetxe eta udalek bat eginik lan egiten dute bertan.
Energia-mahaia osatua dugu, eta baita energia-ibilbidea egina ere Xeberoren laguntzarekin; laster ekintza-plana osatzen hasiko gara, energia kontsumo arduratsuagoa bultzatzeko asmoz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina