2022-02-17

SERIGRAFIA TAILERRA SOREASUN

Aurreko asteartean, hilak 15, Azpeitiko Soreasura joan ginen serigrafia tailer bat egitera. Autobusez jaitsi ginen eta Soreasuko eraikuntza ezagutu ondoren kamisetak serigrafiatzen hasi ginen. Bakoitzak bere kamisetaren irudia serigrafiatu zuen. Txukunak egin genituen! Eskola Txikitako logoa jarri genion gure kamisetei eta denok ahal genuen txukunenak egin genituen. Gero hamaiketakoa parkean egin eta autobusez bueltatu ginen Errezilera.

iruzkinik ez: