2022-06-16

Bertso emanaldia

 Aurreko asteartean, hilak 14, bertso jaialdia izan zen San Martin eskolan. LH 5 eta 6ko ikasleak izan ziren protagonista.  Saio bikaina burutu zuten. Lehenik bertso bana abestu zuten binaka, gero pasa-hitza jolasean ihardun zuten bertsotan eta azkenik bapateko koplak egin zituzten. Ez zaudete makalak!

Ondoren 2 bertsolarik, Haritz Mujikak eta Eneritz Artetxek, saioa egin zuten jaialdi bikaina osatuz!




iruzkinik ez: