Ekainak 20, astelehenean, kurtso bukaerako jaialdia egin genuen Errezilgo San Martin eskolako ikasleek.
Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urtekoek Pirritx eta Porrotxen zapi dantza egin zuten. Ondoren 4 eta 5 urtekoek Taka Taka dantza egin zuten. Dantzen ondoren, 3. ziklokoek Maria Dolores Agirreri buruz eginiko antzerkia antzeztu zuten.
Antzerkia bukatu zenean 1. zikloko ikasleek En Tol Sarmento taldearen Sumendiak kanta abestu zuten.
Azken dantza 2.ziklokoena izan zen. Hauek, Zetak-en Itzulera dantza eskaini zuten.
Amaitzeko guraso, ikasle eta irakasleek eskolari eskainitako bertsoa abestu eta Eskola Txikitako Festako dantza egin zuten.
Jaialdia amaitzea gurasoek eskainitako merendola bikaina izan genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina