Otsailaren 1ean Liburuen Altxorra etorri zen eskolara, urtero bezala.
Liburu pila bat ekarri zituen, Imanolek, adin guztietarako liburuak.
Galtzagorri elkarteko teknikaria da Imanol. Elkarte honek ikasleen artean irakurtzeko zaletasuna bultzatu nahi du, eta ikasleoi erakutsi nahi digu irakurtzea osasuntsua dela garunarentzat.
Horrela ba, ikasle batek liburu bat hartu, irakurri eta gustatzen bazaio, beste bat irakurtzeko gogoa pizten zaio.
Liburu mota asko dago (nobelak, komikiak, poema liburuak, jakintza liburuak,...) eta guztiak dira politak.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Galtzagorri elkarteari, urtero liburuak ekartzeagatik eta ikasleoi irakurtzeko gogo gehiago sortzeagatik.
Eskerrik asko!
Nahia, Mikel eta Xabat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina