2023-02-10

50x50 EURONET programa





 Energia gutxiago gastatzea da 50X50 EURONET programaren helburua.

 Duela aste batzuk Xeberok gure herriko ur erreserba, argindarra eta gasa non zeuden eta nola funtzionatzen duten erakutsi zigun. Eta hori guztiak 50X50 programaren arduradunei azaldu genien.

 Azken bi aste hauetan egunero orri batean CO2 kopurua, tenperatura eta Luxak (argia neurtzeko era bat) neurtu eta jaso ditugu taula batzuetan.

CO2  1.000 baino altuagoa baldin bada, leihoak ireki egin ehar dira. Luxak berriz, beste makina batekin neurtu ditugu eta 300 baino Lux gehiago egon behar du, bista ez nekatzeko.

                                                                                                                                         ANAIA eta UNAI☺

iruzkinik ez: