Asteazkenean goizeko 9:15 etako kalera etorri ginen, autobusa hartu eta Zuhatzara
abiatu ginen. Autobusean urtegiaren ertzera iritsi ginen, txaleku salbabidasak jantzi eta itsasontzian urtegi ertzetik irlaraino iritsi ginen.
Iritsi ginenean txaleku sallbabidasak kendu, maletak hartu eta gure kanpamendura
abiatu ginen.Kanpamendura iritsi ginenean, gelaka, txabolatan sartu ginen eta bakoitzak ohe bat aukeratu zuen.
Gero pedaloetan ibiltzera joan ginen. Ordubete bat pasa genuen urtegian zehar. Pedaloetan ibiltzetik iritsi ginenean bakoitza bere txaboletara joan zen. Pixka batean jolasean ibili eta bazkaltzera joan ginen. Bazkaltzeko fideoak, redondoa eta izozkia zegoen.
Bazkaldu eta gero bakoitza bere txaboletara joan ginen eta irakasleek esan ziguten frontoira joan behar genuela ekintza batzuk egitera. Baloiarekin jolastu ondoren, meriendatu egin genuen eta meriendatzeko jamon de yorken bokadilo bat zegoen.
Gero surf, windsurf eta Optimist egiteko aukera zegoen. Ekintzatan oso ondo pasa genuen. Ekintzak egin eta gero piskabatean jolastu eta afaltzera joan ginen. Afaldu egin genuen eta afaltzeko janari hau zegoen: entsalada, xolomoa piperrekin eta natila.
Afaldutakoan, jolastu eta lotara joan ginen.
2010-11-09
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina