2010-11-09

ZUHATZA: 2010 URRIAK 7,OSTEGUNA

Ostegun goizean, jeiki eta jantzi egin ginen. 9:00etan gosaldu genuen: esnea Cola Caorekin, mermelada eta bolloak jan genituen.

Egurrezko txaboletara joan ginen arropaz aldatzera. 11:45etan, barku batean urtegiaren beste alderaino joan ginen, ura bare zegoelako surfean ibiltzeko. Luis izeneko monitore petral, bizardun batekin, surfean ibiltzen hasi ginen, bere arau zorrotzekin. Zodiak batekin ibiltzen zen, guri olatuak egiten.

Taularen gainean ibiltzea oso zaila zen, beraz, askotan eroritzen ginen. 1:00etan uretatik izoztuta atera ginen. Ondoren, lehen etorri ginen barkuan itzuli ginen irlara.

Gure txaboletara joan ginen aldatzera, pixka bat jolastu eta bazkaltzera joan ginen. 2:00etan bazkaltzen hasi ginen: garbantzuak, hamburgesa eta jogurta jan genituen.


Bazkaldu ondoren, txaboletan jolasean (futbolean, txisteak kontatzen, kartetan...) ibili ginen.

4:45etan, pedalo eta arrauna zeuden aukeratzeko. Batzuk arraunean eta beste batzuk pedaloetan ibili ziren. Pedaloetan ibili ginenak urtegiaren aldera joan ginen eta arraunean zebiltzanak irlaren beste aldera joan ziren. Arraunean ibiltzea oso zaila zen olatu asko zeuden eta. Azkenean txalupak zeukan motorrarekin itzuli ginen irlara.

5:30etan meriendatu genuen, txokolatearen bokadiloa.


Nahi zuenak bainatzea zeukan eta batzuk bainatu egin ziren eta beste batzuk futbolean ibili ziren.

6:30ak aldera dutxatu egin ginen. 8:15 arte futbolean ibili ginen basoan, nahi genuenak, eta besteak txaboletan egon ziren.

Handik jangelara joan ginen afaltzera: entsalada, arraina patatekin eta flana jan genituen afaltzeko.


Txaboletarako bidean susto batzuk hartu genituen gure gelakoek emanda.

Gauean han zeuden mahaietan hitz egiten egon ginen. Batzuk pijama jantzi eta Joan Zakuren jolasa egin genuen.


Gure txaboletan jolasten ibili ginen, txisteak kontatzen. Gure gelako batzuk ipuinak kontatzen ere jardun ziren... halaxe oheratu ginen 12:00ak aldera.

iruzkinik ez: