2010-11-09

ZUHATZA: 2010 URRIAK 8, OSTIRALA



Ostiralean goizeko 8:15etan esnatu ginen. Preparatu ginenean gosaltzera joan ginen. Handik etorri eta gero hortzak garbitzera joan ginen, eta hortzak garbitu eta gero lo-zakua biltzen hasi ginen. Maleta preparatu eta kanpora atera genituen.



Gero futbol partidu bat egitera joan ginen. Piraguetan ibili behar genuen baina haize handia zegoenez, Eider bakarrik atrebitu zen.

Ondoren bazkaltzera joan ginen eta bazkaltzeko espagetiak, oilaskoa eta jogur moussea jan genuen. Bazkaldu eta gero irakasleak etorri bitartean jolastu egin genuen, eta azkenean irakasleak etorri ziren. Itsasontzia hartu genuen. Sartu eta gero abiatu egin ginen eta beste puntara joan ginen.





Itsasontzitik jeitsi eta gero aldapa handi bat zegoen eta han goian egon ginen autobusaren zain.Autobusa hartu genuenean, gidariari esan genion pelikula bat ipintzeko, eta A TODO GAS 3 jarri zuen. Errezilera 4:45 etan iritsi ginen, eta bakoitzak bere maleta hartu eta etxera joan ginen.

iruzkinik ez: