TXIKI TXAKURTXOA
ALEJANDRO STANISLAVOV
Bazen behin,Txiki
izeneko txakur txiki bat. Jolastea asko gustatzen zitzaion eta bi lagun
zeuzkan, Bixkor eta Mixi. Mixi katutxo txuri bat zen eta Bixkor txakur handi
eta marroi bat zen.
Txiki, Bixkor eta Mixi Txikiren etxera
joan ziren jolastera. Etxean zeudenean Txikik esan zien beste biei:
- Zertan nahi duzute jolastu?
- Ez dakit - esan zuen Bixkorrek.
- Nik,ere ez dakit - esan zuen Mixik.
- Mmmm,badakit! Mozorrotzen ibiliko gara!
- Baiiiiiiii!!!.
Txikik, musika jarri zuen eta hirurak
mozorrotzen hasi ziren. Pirataz, dinosauriotaz, txerritaz eta beste gauz
askotaz ere bai. Handikan pixkatera Mixiren amak atea jo
zuen eta esan zion:
- Mixi! etxera joan behar dugu.
- Aioooo lagunak.
- Aio ,Mixi.
Txiki eta Bixkor bakarrik gelditu
ziren.Bixkorrek esan zuen:
- Nik ere joan egin behar dut, barkatu.
- Baleba, aio. Ez da ezer pasatzen.
Txiki bakarrik gelditu zen eta orduan
ohera joateko gogoa zeukan. Hortzak garbituta eta pijama jantzita ohera joan
zen. Oso denbora gutxira lo hartu zuen eta amets politt-polittak euki zituen
Txikik: bere urtebetetzeak zirela eta bere lagun denak opari politak egin
zizkiela.
Goizean amari galdetu zion:
- Amatxo.
- Zer, maitia?
- Gaur zer
egun da?
- Apirilak 8, zure urtebetetzeak!
- Nere lagunen bila aterako naiz, nere urtebetetzea
ospatzeko!!!
Txiki, kalera atera zen eta bere lagunen
etxeetara joan zen. Baina, denen amak berdina esan zuten``etxean ez dago,
barkatu´´
Txiki etxera joan zen
triste-triste berriro eta atea iriki zuenean:
-Zorionak!!!!!!!
Txiki!!!!!!!!
Txiki aho
zabalik gelditu zen eta orduan esan zuen:
-Eskerrikasko
denoi!
Txikiri opariak
ematen hasi ziren eta gominola asko zeuden. Egun oso polita izan zen
berarentzako eta gauean Bixkorrek oparitutako argiarekin oso ondo egin zuen lo.
.
1 iruzkin:
Oso ipuin politta asmatu dezue. Alaia eta baikorra. Oraintxe horrelakoak behar ditugu. Eskerrik askoooo
Argitaratu iruzkina